Herenegun hasita, Santa Ageda festak ospatzen ari dira Matxinbentan. Iaz berreskuratu zituzten festak Matxinbentan; 2020ak ospatu ondoren, COVID-19aren pandemiak eragindako geldialdiari buelta ematea kostatu zitzaien, baina iaz itzuli ziren jaiak auzora.
Urte luzez Matxinbentako santageden ikur izan zen santa eskeko taldeak, aldiz, ez dio bueltarik eman pandemiaren etenari. Aurten ere ez dira eskean irtengo matxinbentarrak otsailaren 4an.
Argazkian, 1948an eskean irten ziren Matxinbentako gazteak ageri dira.
BIDALI ZURE ARGAZKIA!
Azpeitia Gukak herritarrak animatu nahi ditu etxean gordeta dituzten argazki zahar eta esanguratsu horiek hartu, eta atal honetan partekatzera. Argazkia e-postaz bidal daiteke –azpeitia@ukt.eus helbidera– edo eskura eman, bulegoan –Dinamoa sormen gunea, Soreasu auzoa–.