Telebista

Saio bereziak

Egilea: Guka Telebista
6 atal ikusteko
Kalera, kalera, karnabalak urtean behin izaten direla!
2026/02/17

Karnabalen izpiritua inoiz baino indartsuago aldarrikatu zuten atzo Azpeitiko festazaleek. Euri erauntsiari imajinazio erauntsiarekin erantzunez, Alde Zaharreko kaleak mozorroz eta umorez bete zituzten ehunka herritarrek. Sariarekin zein saririk gabe, gau giro petrala festa giro mundial bihurtu zuten guztiek egin zituzten merituak.

Giza uholdea, mozorro festa itzaltzeko
2026/02/17

Udal Musika Bandaren goiz eresiak ehunka herritar elkartu ditu kalejiran. Karnabalak azken txanpara iritsi dira, baina datozen orduetan ere festa giroa izango da nagusi.

Zezenaren irteera, bideoan
2026/02/15

Gaur, Elegante Eguna, Erdikalea leporaino beteta zela hasi dute arratsaldeko sokamuturra. Zezenaren irteera eta horren aurretik Erdikalean sortu den giroa jaso ditu Guka Telebistak honako bideoan.

Sansebastianetako zuzeneko saio berezia, osorik ikusgai
2026/01/20

22:00etan hasita, kaleko irudiak eskaini zituen Gukak, eta 23:15etik aurrera zuzeneko saio berezia Nerea Arakistainek eta Iñaki Odriozola kazetariek gidatuta. Maialen Etxaniz kazetariak, bestalde, danbor-joleen adierazpenak bildu zituen plazatik bertatik. Hemen duzue saioa osorik. Udaletxeko zuzenekoa 01:15:00 minututik aurrera ikus dezakezue. 

Umeen danborradak emandakoa, bideoan
2026/01/20

Helduen lekukoa hartuta, Alde Zaharreko kaleak bete dituzte 500 umek baino gehiagok gaur eguerdiko umeen danborradan. Eguraldi paregabea izan dute lagun. 

Hil eta 50 urtera, zer-nolakoa da Francoren itzala?
2025/11/20

Franco hil zela 50 urte betetzen dira gaur, eta efemeride horren harira, Frankismoa, orbainaren mintzoa lanketaren barruan, mahai ingurua egin du Gukak. Eneko Etxeberria ikertzailea, Amagoia Gurrutxaga kazetaria eta Unai Belaustegi historian doktorea elkartu ditu hedabideak mahaiaren bueltan, frankismoaren itzalaz jarduteko.

0 atal ikusteko