Ez dago suerteko Lodosa eta Sartagudako Ibaialde ikastola: Nafarroa Gobernuak \'ahaztuta\' du eta atzo, bizirauteko elkartasun festan, esperotako jendearen herena baino ez zuen jaso elurraren ondorioz (bost mila lagun). Ikastola hura diruz lagundu nahi duenak ez du elurraren eragozpenik: 3035 0153 46 1531026051. Duela hamabost bat urte Egunkaria-ko kuadrila bat Sohutara joan ginen ikastola berriaren obretan laguntzeko, Maule ondora, eta, zinez: euskara ofiziala ez den lur eremuetan biziki eskertzen dute laguntza oro. Ibaialdekoek, kasu.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide