Bejondeizuela "Azpeitia Zero Zabor" filosofia ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ots. 9a, 15:47

Bejondeizuela "Azpeitia Zero Zabor" filosofia astintzen ari zaretenoi ( http://azpeitiazz.com ); Azpeitiarron kontzientzian eragiteko akuilu lana egiten hasi zaretelako. Atzo Sanagustinen gauza interesgarri asko entzun zen (asko eta asko ez genezkienak), baina batez ere herrian eztabaida sanoa sustatzeko beharra azpimarratu zen. Izan ere, bada garaia Lapatxeko usaina ez den beste zerbaitetaz preokupatzen hasteko. Bada garaia gure "komodidade-ez komodidade" dilemaren arabera gauzak baloratzeari uzteko. Izan ere, ez gaitezen engaina, orain arte Azpeitiarrontzat (salbuespenak salbuespen) Lapatxeko usaina izan da inportantea, eta ez basurak egoki kudeatu beharra. Basura uzteko sistema komodoa den ala ez den, hori inporta izan zaigu. Ingurugiroa krixto eginda utzi dugun arte. Eta derrigor, hemendik aurrera gauzak aldatzen joango dira; ziur.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide