Astelehenean bete ziren 50 urte ...

\N 2012ko ots. 9a, 16:13

Astelehenean bete ziren 50 urte Ameriketako Estatu Batuek Kubari blokeoa ezarri ziotela. Aurreko urteko udan izan ginen Kuban eta han ateratakoa da goiko argazkia. Badakit errealitateak geure azalean bizita, askotan beste kolore bat hartzen duela, eta ikusle izatea bestelakoa dela. Han izan ginen denboran sumatu genuen bazela horrelako aldaketarako gogo bat; sistemaren berrikuntza edo egokitzapena, ez dakit oso ondo nola deskribatu. Gure inguru hurbilean ere konforme ez egoteko hamaika arrazoi ditugun arren, gurean indarrean dagoen sistema hau ez da hedabideetan Kubarekin gertatzen den bezala, aldioro ezbaian jartzen. Gu krisian gaude, eta etorriko omen dira garai hobeak. Hori esaten digute. Baina aberats eta pobreen arteko diferentziak parekatuko ote dira garai hobe horietan? Pertsona guztiei bermatuko ote zaie hezkuntza, etxebizitza eta osasunerako eskubidea aro berri horietan? Kuban hori errealitatea da, eta hori bertatik ikusi genuen. Eta gezurra dirudien arren, Kubak hori bermatu du, AEBk 50 urtean Castroren gobernua itotzen saiatu diren arren. 50 urte. \ \ Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak horrela laburbildu du blokeoak Kubari eragiten diona: “gauza berdina da Kubaren arazo ekonomikoak ikusita haien ereduak porrot egin duela argudiatzea, eta oinak zementuan sartuta dituen pertsona bat igerileku baten itota aurkitzean, igeri egiten ez zekielako ito zela ondorioztatzea”. Hemen artikulu interesgarri bat: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-02-07/004/001/blokeoak_50_urte_kubaren_duintasuna_tinko.htm\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide