Martxoaren 2tik 4ra Leitzan topatuko ...

\N 2012ko ots. 12a, 15:33

Marxoaren 2tik 4ra Leitzan topatuko gara emakume abertzale eta ezkertiarrok! GONBIDATUTA ZAUDETE! \ \ Euskal Herriko Bilgune Feminista sortu zela bete da hamarkada bat dagoeneko eta "hamaika egiteko" ari direla argi eta garbi dute ekintzaile feministek. Joan den otsailaren 8an aurkeztu zituzten Leitzan, datorren hilean bertan izango diren V. Topaketa Feministak.

\

\ Bertaratzen garenok, askotariko gaien inguruan eztabaidatzeko, hausnartzeko, ikasteko... aukera izango dugu. Besteak beste, garrantzi berezia izango du egungo aro politikoan, prozesu demokratikoaren baitan emakumeon parte hartzearen inguruko eztabaidak. Etorkizuneko Euskal Herria feminista eta parekidea izate bidean, erantzukizun itzela baitugu Bilgunean zein beste antolakundeetan lanean gabiltzan emakumeok. \ \ Bigarren eguenean berriz, eraikuntza sozioekonomikoaz hitz egingo da eta arratsaldean, diziplina orotako jardun feminista ezagutzeko aukera izango dugu. \ \ Leitza morez jantziko da hiru egunez, orain hamarkada bat Bilgune Feminista sortu zeneko kolore berberaz, baina tonu berritu batekin, freskura gehiagorekin eta aurrera begira lanean jarraitzeko gogoarekin. Eta bertara ikastera, ikustera, eztabaidatzera, ekarpenak egitera, parrandara eta jendea ezagutzera goazenok arduratuko gara hango morearen ordezkari izateaz. Eta Leitzan jasoko dugun pintzelaz zipriztinduko ditugu datozen urteetan Euskal Herriko bazterrak, arloak eta ez pentsa, baita zenbaiten belarri ertzak ere. \ \ BERAZ, AZPEITIKO EMAKUMEOK ERE BADAKIZUE, MARTXO HASIERAN HIRU EGUNEKO ZITA GARRANTZITSUA DUGULA FEMINIISTOK!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide