San Martin Egoitzakoen Ostegun Gizena

Uztarria.eus 2012ko ots. 17a, 17:53

"Arratsalde ederra, alaia eta koloretsua" igaro zuten atzo San Martin Egoitzan, karnabalen aurreneko egunean. Ostegun Gizen egunez ohikoa dutenez, festa berezia ospatu zuten egoiliarrek, haien senitartekoek, langileek eta boluntarioek. Egunari zegokion meriendarekin hasi zuten arratsaldea, kafesnea eta torradak janez. Gero, langile eta egoiliar baten artean prestatutako antzerkiarekin -argazkian- eta Haritz eta Asier trikitilarien musikarekin gozatu zuten guztiek. Eta, nola ez, mozorroekin. (SAN MARTIN EGOITZA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide