Jolastu ala jokatu?
\
Aspalditxotik nago ohartuta, eta beste asko ere bai, euskal kirolari asko direla beren jokoaren berri ematerakoan jolastu erabiltzen dutenak jokatu esan beharrean. Gaur bertan entzun ditut bi futbolariren adierazpenak, bata Atletikekoa zen eta bestea Errealekoa, bata bestearen ondoren. Atletikekoak "jolastu" hitza erabili du behin eta berriro. Errealekoak "jende asko dago postu horretan jokatzeko" esan du eta poztu naiz, beldur nintzen hark ere jolastu esango ote zuen. Badut lagun bat esaten duena "Errealak futbolean jokatzen zuenean tituluak irabazten zituela eta jolasten hasi zenean bigarren mailara jaitsi zela". Segi dezala futbolean jokatzen eta Atletikekoak kontuz ibil daitezela, jolasean badabiltza jai dute-eta.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide