Atzoko pasaute... gaur! Eta Biyerko ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ots. 27a, 22:52

Atzoko pasaute... gaur! Eta biyerko pasaute... etzi! \ \ Gaurkue baño lenuoko egune: atzo. Atzokue baño bat lenuokue: herañeun. Eta herañeun baño bat lenuokue: herañu antxiti (euskara batuan "herenegun-aitzin"). Ez al da hala? \ \ Baño nik "herañu antxiti" ibili izen detenien nere ingurukuek bekain bat bestie baño gorao debela beitu izen diebe. Alegiye, "herañu... zer?" galdeiez bezela. Nei espresiyo hauek oso gertukuek, erabilterrezak eta erabilgarriyek ite zaizkit. Baño orokorrien jendie erabiltzeko joerie galtzen-edo ai ote dan iruipena dauket. \ \ Ze esanik ez etorkizunei dagokiyonez ere. Gaurkue pasautekuen: biyer. Biyerkue pasautekuen: etzi. Eta etzikuen ondoren: etziamu (euskara batuan "etzidamu"). Ezta? \ Eztakit holako espresiyo eta hitzek ibiltziei zergatik lagatzeyoun. Zahar-usaye hartzen hasi dielako? Guretzat funtzionalak izetiei utzi diyobelako? Geyegizko jatorkei kutsue daukebelako? \ \ Kontuak kontu, hemen puntue erantzun nahi duenantzat: batenbatek ba al daki zer dan "bertanzabart"?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide