'Aizu!' AEKren aldizkariaren martxoko zenbakiak kulturarako egokitutako elizei buruzko erreportajea dakar (
'Bestelako eliztarrak'), eta tartean aipatzen du Sangustin kulturgunearen kasua. "Azpeitiko gune garrantzitsua bilakatu da, eta erreferentziazkoa talde eta eragileentzat”, dio Kepa Urbieta Sanagustineko eta Kultur Mahaiko kideak. \'Berria\'-k ere hurrengo asteetan antzeko erreportaje bat aterako du, Azpeitiko kulturguneaz-eta.