MusikHerriaren agurraz

\N 2012ko mar. 6a, 12:57

MusikHerriaren agurraz \ \ 2005eko GazteMugin erein zen gerora disketxe herrikoia izango zenaren lehen hazia. Ordutik 2006ko martxoaren 4ra bitartean, herriz herri eztabaidak burutu ziren. Eta orain dela sei urte jaiotza-jaialdia burutu zen. Gaur, dozenaerdi urte betetzera iritsi den egunean, agur esan du MusikHerriak behin betiko.
\ Egitasmo interesgarria, zinez. Euskal Herri osorako musika proiektu autogestionatua eta parte hartzailea izan da. Hasierako diskurtsoa urteen poderioz egokitzen asmatu ez izana; kultura merkantilista nagusi den gizartean beste kultura eredu bat txertatzen saiatzeak dakartzan zailtasunak; edota kolektiboaren erritmo eta jarraikortasun falta aipatu dituzte bertako kideek agurraren arrazoi modura. \ \ Hala ere, MusikHerria osatu duten taldeek, aurrera begira bide berriak jorratzen jarraitzeko beharra azpimarratu dute. Eta elkartasun keinu eredugarri modura, egitasmoaren baitan erabili duten diru apurra Lodosako Ibaialde ikastolara bideratu dute. \ \ Eskerrik asko eta zorionak sei urteotan MusikHerriaren filosofia zilegi egin duzuen guztioi. Eta ea musika herrikoiaren aldeko lana, gero arte batez soilik agurtzen dugun! \ \ Oharra: agurraren inguruko albistea, topatu.info eta musikherria.org atarietan daukazue ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide