Aurreneko saioaren ondoren (http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1330786513), badator bigarrena. Gaur, ostirala, Errezilgo Borondegin izango da 22:00etan hasita. Sarrera, 3 eurokoa ordaindu beharko da. Bertsolari hauek izango dira oholtzan: Eneritz Artetxe, Beñat Iguaran, Josu Oiarzabal Xenpelar, Irati Majuelo, Odei Barroso eta Peio Ormazabal.\
\
Gai-jartzaile lanetan, Jokin Uranga arituko da. Eta, epaile lanetan, sariketa osoan bezalaxe Leire Ostolaza, Xabier Azpillaga, Juan Joxe Eizmendi eta Xorkun Uzkudun. \
\
Lehen kanporaketa hauetan bertsolari bakoitzak 13 bertso puntuagarri kantatu beharko ditu. Honela banatuta: \
\
- 8ko haundian 3na, ofiziotan. \
\
- 8ko txikian 3na, ofiziotan. \
\
- 10eko txikian 3na, ofiziotan. \
\
- Bina puntu erantzunean.\
\
- Kartzela: gaiari bi bertso, gehienez ere 5 puntukoak. \
\
Beraz, bertsozale, gonbidatuta zaude ostiral honetan gure artean afaloste polita pasatzera. \
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide