\"Azpeitin izango da finaleko zita\" bota zuen Azkoitian Nekane Zinkunegik. Eta halaxe da, bai: Erniarraitz VI. Sariketa ere iritsi da finaleraino.\
\
Tokia: Azpeitiko Gaztetxea\
Eguna: ostirala, martxoak 23\
Ordua: 22:00etan\
Sarrera: 3 euro\
\
Bertsolariak:\
- Aitor Urbieta (Itziar)\
- Odei Barroso (Barakaldo-Urruña)\
- Amaia Iturriotz (Urretxu) \
- Eneritz Artexe (Azkoitia)\
- Aimar Karrika (Auritz)\
- Arrate Illaro (Bilbo)\
\
Gai-jartzailea: Gurutze Oiarzabal\
\
Epaileak: Leire Ostolaza, Xabier Azpillaga, Juan Joxe Eizmendi eta Xorkun Uzkudun\
\
Pasatako hiru kanporaketetan 13na bertso kantatu zituen bertsolari bakoitzak baina, finalean, 15 abestu beharko dituzte. Hauek izango dituzte bete-beharrekoak:\
\
- 8ko haundian 3na, ofiziotan \
- 8ko txikian 3na, ofiziotan \
- 10eko txikian 3na, ofiziotan \
- Puntutan, 8ko txikian hiruna bertso osatu arte\
- Kartzela: gaiari hiru bertso, neurri librean. \
\
Orain bi urte bezalaxe (http://uztarria.com/aktualitatea/1268642993) seguru giro ederra izango dugula ostiral honetan ere gaztetxean. \
\
Girotzeko, nahi baduzu, errepasatu orain arteko hiru saioen bertso hautatuak eta kronikak:\
\
- 1. saioa, Azpeitian: http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1330786513\
- 2. saioa, Errezilen: http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1331543113\
- 3. saioa, Azkoitian: http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1332018413
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide