Igor Juaristi eta Urtzi Lopetegi txapeldun, palako Udaberri Sarian

Urola Kostako Hitza 2012ko mar. 22a, 18:25

Ikasberri Kirol Elkarteko Igor Juaristik eta Urtzi Lopetegik bikotekako Gipuzkoako Lehen Mailako Udaberri Saria irabazi dute, palan. Joan den ostiralean Errenteriako Fanderia frontoian jokatu zuten finala. Ikasberrikoek Batzokiko Sarasti eta Santamaria bikotearen aurka jokatu zuten. Azpeitiko bikoteak 25-17 emaitza eginda lortu zuen Udaberri Saria. Argazkian, elastiko gorriz eta ezker-eskubi, Urtzi Lopetegi eta Igor Juaristi. (IKASBERRI KIROL ELKARTEA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide