69 lagun auto-konpostaren inguruko ikastaroan

Uztarria.eus 2012ko mar. 23a, 11:49

Urola Erdiko Mankomunitateak auto-konposta egiteko ikastaroa eskaini zuen duela egun batzuk, eta bailarako 69 lagun bertaratu ziren Betharrametara. Ikastaroa bukatutakoan konposta egiteko 53 ontzi banatu zituzten arduradunek.

Mankomunitateko ordezkariek herritarrak konposta egitera animatu nahi ditu, eta jendea ikastaroan izena ematera bultzatu. Izena emateko 943 85 73 19 zenbakira deitu edo ueue@udal.gipuzkoa.net idatzi behar da. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da etxean lorategi edo baratza txiki bat izatea, konposta bertan berrerabili ahal izateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide