Aztiri Sarian Nekane Zinkunegi lehenengo eta Josu Oiartzabal Xenpelar bigarren biak ere Gabiriko finalerako sailkatuak. Jagoba Apaolazak huts egin zuen, gaixo zegoelako eta azken momentuan Izar Mendigurenek kantatu zuen bere ordez. Publikoaren saria Gorka Maiz gabiriarrak eraman zuen.
\
Hona hemen irabazleen elkarrizketak:
\
http://www.gitb.info/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=10&video_id=2348.
\
\
Apirilan 14an Gabiriko Osinalde elkartean kantatzeko oraingoz finalerako sailkatuak, Axariko kanporaketatik sailkautako Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabal; eta Aztiritik sailkatuta Nekane Zinkunegi eta Josu Oiartzabal. Falta diren biak, larunbat honetan Ordiziako Argiberri elkartean jokatuko den kanporaketatik sailkauko dira, eta hauek hartuko dute parte bertan:
\
\
Manex Mantxola URRETXU
\
Endika Igarzabal GABIRIA
\
Maindi Murua AZKAINE
\
Amaia Iturriotz URRETXU
\
Imanol Uria ALGORTA
\
Josu Sanjurjo LESAKA
\
\
Zorionak ba bioi eta animo!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide