Larrañaga sailkatuta Urrestillan

Uztarria.eus 2012ko api. 10a, 12:33

Joan den igandean Eusko Label Banakako Aizkora Txapelketako bigarren sailkapeneko jardunaldia jokatu zen Urrestillako Txikuri frontoian. Hamaika aizkolari aritu ziren norgehiagokan eta 36 enbor ebaki zituzten. Parte hartzaileen artean zen Mikel Larrañaga azpeitiarra, eta bera izan zen sailkatuetako bat.

Aizkolariez gain, harriarekin aritu zen Xabier Aranburu Guzta-k. Urrestillan bizi den idiazabaldarrak 175 kiloko harria jaso zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide