Alfredo Ott Zilarrezko Adecco ligan martxoko jokalari onena

Uztarria.eus 2012ko api. 11a, 12:39

Lan Mobel ISBko Alfredo Ott iparamerikarra izendatu dute Zilarrezko Adecco ligan martxoko jokalari onena. Lau garaipenetan 20,5 puntu lortu ditu partidako; 4,3 errebote eskuratu eta 3,8 asistentzia egin ditu; 3,5 baloi errekuperatu ditu, eta 22,8 puntuko bataz besteko balorazioa lortu du Ott-ek martxoan.

Bestalde, Ott saskiratze gehien dituen jokalaria da partidako 18,29 puntu sartuta. Baloi gehien errekuperatzen dituen jokalari ere bada, 2,81eko bataz bestekoarekin. Balorazioari dagokionean, sailkapeneko bosgarren postuan da Ott 17,33 punturekin.

Lan Mobeleko jokalariak puntan dabiltza urtea hasi denetik. Izan ere, urtarrilean eta otsailean Atoyebi izan zen Zilarrezko Adecco ligako jokalari onena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide