Nekane Zinkunegi eta Josu Oiartzabal "Xenpelar", Erniarraizko bi kide, Osinalde Sariko finalean. Larunbat honetan, apirilak 14, izango dira kantuan, Amaia Iturriotz, Peio Ormazabal, Maddi Ane Txoperena eta Imanol Uriarekin batera. Azken Erniarraiz sariketan parte hartuak dira Amaia Iturriotz eta Peio Ormazabal ere, Amaiak hirugarren postua lortu zuen gainera. Gabiriko Osinalde elkartean 20:30etan izango da afaria eta ondoren finaleko saioa, giro bero eta ederrean. Animo ba, Nekane eta Josu, ea lan on bat egiten duzuen.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide