Euri asko, motor gutxi

Uztarria.eus 2012ko api. 16a, 12:54

Joan den zapatuan, hilak 14, IV. Motor Jaialdia egin zuten Sanjuandegin. Eguraldi txarra tarteko, motorzale gutxi gerturatu zen Azpeitira; dozena bat motorzale bertaratu ziren. Beste batzuk, berriz, autoz joan ziren Sanjuadegira egitaraua galtzerik ez zutela nahi-eta.

Eguraldi txarrari aurre egiteko, argazki erakusketa, DJ-a eta 'Back in Blue' taldea entzuteko aukera izan ziren, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide