Ostiraleko bertso saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Herrira

Datorren ostiralean, apirilak 27, hileko azken ostiraleko ekimenen baitan, preso eta iheslarien aldeko bertso saioa izango da. Soreasu antzokian izango da, 22:30ean hasita, eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteak eta Herrira bilguneak antolatu dute saioa elkarlanean.\ \ Nekane Zinkunegi, Andoni Egaña, Haritz Etxeberria 'Ministro', Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan, eta Jokin Urangak egingo ditu gai-jartzaile lanak.\ \ Txartelak aurrez erosi nahi dituenak, Txarrantxa, Orkatz, Jim Clark edo Iraurgiko tabernetan eskuratu ahal izango ditu , 8 euroren trukean. Egunean bertan erosi nahi dituztenek, berriz, 10 euro\ ordaindu beharko ditute. \ \ Bertso saioaren aurretik, 19:00etan, berriz, elkarretaratzea egingo dute plazan, eta segidan pintxo-poteoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide