Realeko jokalariak, Urola Ikastolan

Uztarria.eus 2012ko api. 25a, 12:13

Joan den ostegunenea, hilak 19, Realeko Iñigo Martinez, Asier Illarramendi eta Eñaut Zubikarai jokalariak Urola Ikastolan izan ziren. Ikasleekin solasaldia izan zuten futbolariek, eta euren bizitzaz, Realeko egungo egoeraz eta etorkizunaz aritu ziren, besteak beste. Urola Ikastolakoek esan dutenez, "ikasleen zalantzak eta jakinminak asebete zituzten, eta ikasleek harrera oso beroa egin zieten, bertsoak abestuta eta oroigarri bana emanda".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide