Zapatu honetan, hilak 28, egingo du Azpeitiko Herrira bilguneak lehen batzarra. Sindikatu Zaharrean izango da, 10:00etan hasita. Herrirakoek esan dutenez, \"guztiok gonbidatuta zaudete batzarrean parte hartzera\".\
\
Martxoaren 31n egin zen Azpeitian Herrira mugimenduaren aurkezpena eta bilgunekoek esan dute, \"orain herritarroi tokatzen zaigu elkar hartu eta euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatuko dituen mugimendu honi itxura ematea\". \"Herritar anitzez osatutako mugimendu zabala izango da\", azaldu dute. Hori dela-eta, \"helburu bati begira, guztiok iritziak eta ekarpenak eginez, erabakiko dugu nola antolatu, nola funtzionatu eta zer egin euskal preso eta iheslari politikoak etxean izan ditzagun\", gaineratu dute.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide