Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, XXI. Bertso-Paper Lehiaketa (2012)

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko api. 27a, 11:24

Antolatzaileak: INDARLAN – UDABERRI GURASO ELKARTEAK\ Laguntzailea: Azkoitiko Udala\ \ ARAUTEGIA\ \ 1. PARTE HARTZAILEAK\ \ Bi multzotan banatuko dira parte hartzaileak:\ A) DBHren 1. eta 2. mailak\ B) DBHren 3. eta 4. mailak\ \ 2. EGIN BEHARREKO LANAK\ \ Gutxienez lau bertso, gehienez sei.\ Gaia eta neurria libreak.\ Bertsoek berriak izan behar dute, hau da, inon aurkeztu gabeak.\ Parte hartzaile bakoitzak bi bertso-sorta bidal ditzake.\ \ 3. LANAK BIDALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK.\ \ Lanak jasotzeko azken eguna 2012ko maiatzaren 15ean izango da. Bertso-sortak posta arruntez edo e-postaz bidal daitezke.\ \ 4. NORA ETA NOLA BIDALI.\ \ Posta arruntez bidaliz gero: Bertso-sortak ezizenez sinatu behar dira. Beste azal batean egilearen izen-abizenak sartuko dira, kanpotik ezizena bakarrik jarriko da. Bietan, zein atalekoa (A / B) den adieraziko da. Lanen hiru kopia bidali behar dira helbide honetara:\ \ AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE\ XXI. BERTSOPAPER LEHIAKETA\ Estrada auzoa, 115 – 75. postakutxatila\ 20720 – AZKOITIA (GIPUZKOA)\ \ E-postaz bidaliz gero, bi dokumentu bidaliko dira word formatuan. Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak\ xabiermunibebertsoak@gmail.com era bidaliko dira. e-mailaren izenburuan atala (A / B) eta ezizena adieraziko dira.\ \ 5. SARIAK (Bi mailetan sari bera izango da).\ \ 1. saria: 125 € eta Ikastolaren oroigarria. \ 2. saria: 100 € eta Ikastolaren oroigarria.\ 3. saria: 75 € eta Ikastolaren oroigarria.\ 4. saria: 50 € eta Ikastolaren oroigarria.\ Azkoitiko onenari 100 € eta Ikastolaren oroigarria emango zaizkio.\ Partaide bakoitzak sari bakarra jaso dezake soilik. Sari bat bera ere ez da hutsik geratuko.\ \ 6. SARI BANAKETA\ \ Sari banaketa maiatzaren 31n goizeko 12:30ean, Baztartxo aretoan egingo den bertsolari jaialdian.\ Sarituek euren lanak abestuko dituzte.\ \ 7. EPAIA\ \ Epaimahaia Guraso Elkarteen kideak, bi bertsolari eta irakasle batek osatuko dute eta erabakia aldaezina izango da.\ Sarituen berri maiatzaren 27an emango da komunikabideen bitartez eta saritu bakoitzari adieraziko zaio.\ Txapelketan parte hartzeak, nahi eta nahi ez, aipatutako oinarri hauek onartzera behartzen du.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide