Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen bi erakusketa berri

Azpeitiko Argazki Elkarteak bi erakusketa berri jarri ditu abian. Maiatzaren 1ean hasi eta ekaina bukatu arte, sei argazkilariren lanak ikusi ahal izango dira herrian. Oraingo honetan gainera, guztiak elkarteko kide berriak dira, eta bertan ikusiko den bezala, idea freskoak erakutsiko dizkigute.\ \ Baigera Ieko tabernan, Nagore Ibarzabal, Lujan Gurrutxaga eta Maitane Labakaren launa argazki ikusi ahalko dira eta Alazne Zinkunegi, Desirée Odriozola eta Alaitz Ruizen launa argazki, berriz, Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan. Argazkian, Baigera I-eko erakusketaren lanetako batzuk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide