Gizarte zerbitzuek antolatutako ikastaroa, bukatuta

Uztarria.eus 2012ko mai. 4a, 13:01

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzu sailak antolatutako etxez etxeko laguntza eta Geriatria erizaintzako ikastaroan hamasei lagunek hartu dute parte, azaroaren 10etik apirilaren 30era bitartean. Leire Etxaniz Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak azaldu duenez, "oso ondo joan da ikastaroa. Partaideak oso gustura egon dira eta, gainera, batzuk lana aurkitu dute dagoeneko. Beraz, balorazio oso positiboa egiten dugu".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide