Azpeitian ere baditu jarraitzaileak Athleticek. Atzo, asteazkena, Bukaresteko Estadio Nazionalean jokatu zuten Athleticek eta Atletico Madrilek Europako Ligako finala, eta Erdikaleko Azpeitia tabernan elkartu ziren Athleticeko jarraitzaile azpeitiar batzuk. Partidak ikusmin handia sortu bazuen ere, ez zuten ospakizunetarako aukera gehiegirik izan zaleek. Atletico Madrilek 3 eta 0 irabazi zion-eta Bilboko taldeari.