[azpeitiazz.com] Zero zabor bidean, herritarron garaia heldu da.\
\
Asteartean maiatzeko osoko bilkura burutu zuen Azpeitiko Udalak, bertan, zero zabor politiketan sakontzearen aldeko mozio bat onartu zelarik. Norabide honetan sakontzeko, auzoetan batzarrak antolatu ditu hurrengo egunetarako.\
\
Hilabeteak daramatzagu, prozesu parte hartzaile bat eskatzen herriko hondakinen gestioa denon artean berrantolatzeko, asko hobetu daitekeen ustearekin. Beraz, egoera berri honen aurrean, Azpeitia Zero Zaborrek dei egiten die azpeitiarrei Udalak antolatu dituen batzarretan parte hartzera.\
\
Hemen batzarren egutegia:\
\
Maiatzak 16, asteazkena, Urrestilla, Aratz-Erreka, Nuarbe eta Matximentako herritarrei zuzenduta batzarra, 20:30ean hasita Urrestillan.\
\
Maiatzak 17, osteguna, Soreasu, Alde Zaharra, Madalena, Juan XXIII, Arana, Santutxo, Damaso Azkue, Julian Elorza eta Odria auzo eta kaleetako herritarrentzako bilera. 20:30ean hasiko da Soreasu antzokian.\
\
Maiatzak 22, asteartea, Pablo VI, Garmendi, Hartzubia, Jose Artetxe eta Landetako bizilagunentzat batzarra. 20:30ean hasiko da Betharrametako aretoan.\
\
Maiatzak 23, asteazkena, Euskal Herria, Sanjuandegi, Loiola, Loiolabide eta Izarraitz auzoko herritarren txanda izango da. Betharrametan izango da batzarra, 20:30ean hasita.\
\
Maiatzak 24, osteguna, nahi duten herritarrek batzarra gazteleraz egiteko aukera izango dute. Hau ere 20:30ean izango da Betharrametako aretoan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide