\
GURE BURUAREN JABE. PRAKTIKA FEMINISTAREKIN AUTOESTIMUA LANTZEN! TAILERRA
\
Emakumeentzako Azpeitiko Jabetze Eskolako tailer berria: "Gure buruaren jabe. Praktika feministarekin autoestimua lantzen". 2 larunbat goizetan zehar garatuko da: maiatzaren 12an eta 26an. 10:00etatik 14:00etara.
\
Tailerraren deskribapena: pertsonala politikoa da: esan zigun aspaldi feminismoak. Iraultza kolektibo eta sozial guztiek dute bere horretan bizipen pertsonala. Baina dikotomian bizi gara, pertsonala dena politikagintzatik urrunduz eta zeregin politikoa dimentsio pertsonaletik aldenduz. Bat garen arren, bitan zatiturik mugitzen ikasi dugu. Egun, emakumeok eremu publikoan izaten ari garen parte-hartzearen ondorioz, erdi-erdian bizi gara askotan, kontraesanez eta erruduntasun sentimenduz josita. Ikastaro honetan, modu praktikoan heldu nahi diogu feminismoari, gure gorputz eta emozioetan eraginez, gure jardunari duen garrantzi politikoa eman eta gure buruan konfiantza landuaz.
\
\
Animatu eta izena eman! Edozein galdera izanez gero, deitu lasai: Parekidetasun Saila: 943 15 79 28 (goizez 11:00etatik 13:00etara udaletxean) Emakumeen Txokoa: 943 15 70 55 (arratsaldez 16:30etatik 20:00etara)
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide