Atzerrian egindako ikasketen homologazioari buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan jarri da Emakumeen Txokoan. Gainera, homologazio prozesua martxan jarri nahi dutenei prozesuan zehar kudeaketarako laguntza eskainiko zaie.
\
\
Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak hala erabakita, eta emakumeen jabetze prozesua indartzeko helburuarekin, abiatu da zerbitzua. Zerbitzua Bidez Bide elkarteak kudeatuko du. Emakumeen Txokoan eskainiko da 16:00etatik 20:00etara, bi astean behin.
\
\
Zerbitzuaren inguruko informazio gehiago izan nahi baduzu, deitu 943 157055 zenbakira (asteartetik ostiralera 16:30etik 20:00etara, eta larunbat goizetan 10:00etatik 13:00etara).
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide