Jone Miren Hernandez eta Maggi ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 17a, 19:05

Jone Miren Hernandez eta Maggi Bullen gizarte antropologiako irakasle eta ikerlariak dira EHUn. Gizarte eraikuntza, kultur transmizio edota ikerketa feministan esperientzia zabala dute. Atzoko hitzaldian, pertsonai mitologikoen esanahia eta matriarkatuaren inguruan aritu ziren, emakumeek euskal kulturan eta jendartean jokatu duten paperaren isla ote diren hausnartuz. Ondoren, egungo egoerari erreparatu zioten, eta euskal emakumeen aniztasuna ardatz hartuta, jendartean emakumeen parte-hartzea aztertu zuten, bertsolaritza munduan, edota alardea bezalako kultur-adierazpenetan.\ \ \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide