Bihar, Xanjuandeiko festen barruan bailable edo dantzagarrien kontzertua emango dugu, karparen aurrealdean, Izaro eta Aitonena II-ren artean. Kontzertuaren ordua eguardiko 12:30ak izango da. (Karteletan 13:30ak jartzen du baina ordubete lehenago izango da)
\
\
Oraingo honetan ere, karnabal aurretik eskeini genuen dantzaldian bezala, Felipe Murilloren laguntza izango dugu kanta batzuk abestuz.
\
\
Karnabaletako dantzaldian ez zen inor atera dantzara, Xanjuandeikook aukera ederra duzue zuen umorea erakusteko! Gonbidatuta zaudete guztiok, animatu dantzara!
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide