Ander Idoetak eta Igor Book bina domina irabazi dituzte igeriketako Euskadiko Txapelketan

Uztarria.eus 2012ko eka. 1a, 18:58

Joan den larunbatean, maiatzak 26, Izarraitz Igeri Elkarteko Ander Idoetak bi domina lortu zituen igeriketako Euskadiko Txapelketan, eta Igor Book beste bi. Anderrek zilarrezkoa lortu zuen 50 metro libreetan eta brontzezkoa, berriz, 50 metro bizkar estiloan. Igorrek, bere aldetik, zilarrezko bi domina kolkoratu zituen, 25 metroko probatan biak. Argazkian Ander Idoeta azaltzen da domina lepoan duela (eskubitik aurrena da). (IZARRAITZ IGERI ELKARTEA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide