Behar Bidasoa GKEkoak udaletxean

Uztarria.eus 2012ko eka. 5a, 20:01

Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundearekin (GKE) lankidetzan aritzen diren herriko ordezkariak Eneko Etxeberria alkatearekin elkartu dira gaur goizean udaletxean. Badira urte batzuk Azpeitiko Udalak, Azkoitikoarekin eta Zumaiakoarekin batera, Behar Bidasoak Rwandan abian duen proiektu bat diruz laguntzen duela. Etxebizitzak eraikitzera bideratzen dute bailarako udalen laguntza; orain arte 24 egin dituzte, eta beste zortzi eraikitzeko bidean direla jakinarazi diote alkateari GKEaren laguntzaileek. Udalaren laguntza eskertzeko, Rwandatik ekarritako ebanozko irudi bat eman diote Etxeberriari. Argazkian, ezkerretik eskubira, Maite Aizpuru, Juan Mari Etxeberria, Eneko Etxeberria eta Iñaki Lizaso. (NEREA URANGA) 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide