Ikasberri KE-ko futbol taldeen denboraldi amaierako afaria

Uztarria.eus 2012ko eka. 13a, 17:09

Joan den astebukaeran ospatu zuten Ikasberri Kirol Elkarteko futbol taldeek 2011-2012 denboraldiaren amaiera. Eta, horrelakoetan ohikoa denez, sasoian zehar nabarmendu diren kirolariak saritzeko probestu zuten zita. Infantil mutiletan Unai Alkortak (goleatzaile onena) eta Haytam Essaiydy-k (jokalari onena), infantil nesketan Miren Berasategik eta Alaitz Muguruzak, kadete mutiletan Mikel Aiertzak eta Josu Azpiazuk, kadete nesketan Iraitz Arrizabalagak eta Laura Alberdik, jubenil mutiletan Iagoba Orbegozok eta Jon Igarataundi Komuntzo-k, eta Erregional mutiletan Mikel Landak eta Iker Arakistainek jaso dituzte aurtengo sariak. Argazkian, saritutako jokalariak eta elkarteko hainbat ordezkari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide