Itsasiko txikien erakustaldia

Uztarria.eus 2012ko eka. 15a, 20:32

Ikasturte amaierako jaialdi eta erakustaldiak bata bestearen atzetik egiten ari dira egunotan herriko talde, ikastetxe eta gainerakoak. Ostegunean, esate baterako, Itsasiko dantzari txikienen txanda izan zen, Sanagustinen. Azken txanpan den ikasturte honetan ikasitako dantzak eta koreografiak taularatu zituzten etxeko eta lagunen aurrean. Argazkian, emanaldiko une bat. (NEREA URANGA)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide