Urtero-urtero, azkeneko 7 bat urtetan, bertso afaria egiten dute Zulo Zabal elkartean, udaberri amaiera aldera. Aurtengoa da goiko argazkia, afari aurretik bertsolari eta entzuleek batera ateratakoa. Jokin Uranga, Jon Maia eta Fredi Paia ziren kantuan. Hor nonbait behar dute argazkian.\
\
Uranga urtero izaten da kantuan, anfitrioi paperean. Eta Zulo Zabaletik pasa dira, Egaña, Peñagarikano, Irazu, Arzallus, Colina, Iturriaga eta Joxe Agirre, behintzat. Giro \"berezia\" izaten dute kanturako bertsolariek, eta afari ondarrean kantura animatzen den bertakorik ere ez da falta izaten, entzuleen gozamenerako.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide