Bukatu da Futbito Txapelketa

Uztarria.eus 2012ko eka. 18a, 14:34

Pare bat hilabeteren ostean, zapatuan, hilak 16, bukatu zen futbito txapelketa. Bi final jokatu ziren; kopakoa lehenengo eta ligakoa gero. Kopako finala 17:00etan hasi zen, eta Stalker eta Akerbeltz aritu ziren nor baino nor. Partida gehienetan pasatzen den gisan, batek irabazi behar eta Akerbeltz nagusitu zen 3 eta 1.

Ligako finala jokatu zuten Sastrakas eta Txaperuk taldeek. 2 eta 2 berdindu zuten, eta penaltietan hautsi zen berdinketa. Hala, aurtengo Futbito Txapelketako txapelduna da Txaperuek taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide