Ekainaren 23a egun garrantzitsua dugu Euskal Herrian: Euskal Selekzioaren ofizialtasu- naren eta euskaraz bizitzeko gogo eta beharraren aldeko egun osoko ospakizuna eta futbol partidua izango ditugu Donostiako Amara Berri auzoan. Egun osoko jaia eta aldarria izango ditugu bertan, kirolaren alorrean ere herri bat garela irudikatuz eta munduaren aurrean sentitzen garen bezala azalduz.\
\
Baina aldarri horietatik harago, ekimen honek badu bereziago egiten duen ezaugarritzea: emakumeok betatuta dugun kirola praktikatzeko eskubidea aldarrikatuko dugu, bai eta emakumeok kirol munduan aurkitzen dugun horma erauzi beharra dagoela agerian utzi ere, bai futbolean arituko diren Euskal Selekzioko eta Eslovakiako neskek bai lanean eta festan arituko garen herritarrok ere. Izan ere, nor ez du txunditu emakumeek zelaira jauzi egingo duten berriak, tradizioz gizonena eta funtsean gizonentzat den ekimenean?\
\
23an feministok Anoetan izango gara:\
12:45ean Anoetako Eusko tren geltokian elkartuko gara, kalejira egingo dugu banda feministarekin\
!!!!ANIMATU!!!\
\
http://www.gara.net/paperezkoa/20120620/347814/eu/Emakumeok-zelai-debekatura-jauzi\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide