Merkatariak sare sozialetan trebatzen

Uztarria.eus 2012ko eka. 22a, 18:24

Azpeiti eta Azkoitiko 14 merkatarik sare sozial eta elkarlanerako guneen inguruko prestakuntza jaso dute; bederatzi orduz aritu dira, Iraurgi Lantzenek bultzatu eta Bertan eta Herrixen elkarteek babestutako tailerrean. Europar Batasuneko Funtsek kofinantzatu dute tailerra, Valora ekimenaren barruan. Antolatzaileen esanetan, "esperientzia oso aberasgarria izan da eta, orokorrean, merkatariak gustura aritu direla esango genuke". Tailerraren helburua sare sozialek ematen dituzten aukeretaz aritzea izan da. Argazkian, tailerrean parte hartu duten merkatarietako batzuk. (IRAURGI LANTZEN)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide