Konponbide garaia da. Jazarpen gehiagorik ez!

Azpeitiar12 2012ko eka. 23a, 12:48

\ Datorren asteartean, hilak 26, Aritz Arzallus azpeitiarra, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dutela eta, Gernikako Akordioa sinatu genuen eragileok, gure kezka eta haserrea agertu nahi ditugu.\ \ Kezka, beste behin ere, euskal herritar bat eskubide zibil eta politikoen aldeko lana egiteagatik, euskal preso politikoen eskubideen defentsan kasu honetan, epaitua izango delako. Euskal preso politikoei elkartasuna adieraziz, pankarta bat jartzeagatik, urte eta erdiko kartzela zigorra eta hamar urteko inhabilitazioa eskatzen dizkiote. Berriz ere, iraganeko errezeta zaharrekin datoz garai berrietara. Errepresioaren gurpil eroan tematuta jarraitzen du espainiar Estatuak oraindik, etekin politikoa lortzeko.\ \ Kezkak horrek haserrea berarekin darama ordea, eta gure haserrea, konpromiso bihurtzen da. Ez gaudelako, ez kasu hau eta ez antzekorik, onartzeko prest. Halako injustizien aurrean, ezin gara besoak gurutzaturik gelditu. Jazarpen dinamika honekin amaitzea denon esku dago. Herri presioak eta eragile sozial, politiko eta sindikalen arteko elkarlanak, Euskal Herria bake eta normalizazio politikora darama, ilegalizazio politikaren fasea ere gainditze bidean jarriz. Bide beretik, guztion elkarlanak, norbanakoen aurkako jazarpenarekin amaitzera eraman behar gaitu eta eramango gaitu.\ \ Egoera hau izanik, Gernikako Akordioa sinatu dugun eragileok, dei egiten diegu Azpeitiko herritarrei, datorren asteartean, ekainak 26, arratsaldeko 19:00etan Azpeitiko Enparantza Nagusian “Konponbide garaia da. Jazarpen gehiagorik ez” lemapean egingo den kontzentrazioan parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide