Hazparnera, danborradan parte hartzera

Juan Mari Ibarzabal 2012ko eka. 25a, 13:47

Atzo, ekainak 24, Hazparneko (Lapurdi) danborradaren 20. urteurrenaren harira, 40 bat azpeitiarrez osatutako danbor talde bat bertan izan zen. Basazabal, Gure Ametsa, arrantzaleak, Arauntza, Sanjuandegi eta Loiolabide Zahar elkarteetako ordezkariak izan ziren bertan. Azpeitiko danborjoleez gain, Baionakoak, Donezaharrekoak, Biarritzekoak, Hendaiakoak eta Ziburukoak ere izan ziren Hazparnen. 08:00etan abiatu ziren azpeitiarrak Hazparnera, eta lau orduko danborrada eta gero, bazkaria egin zuten. 

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide