Azpeitiko Udalaren parte-hartze esperientzia EHUren udako ikastaroetan

Uztarria.eus 2012ko eka. 26a, 19:28

Azpeitiko Udalaren parte-hartze esperientzia azaldu zuen atzo, ekainak 25, Eneko Etxeberria alkateak (argazkian) Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) udako ikastaroen barruan. Gobernantza demokratikoa eta herritarren partaidetza politika publikoetan izeneko ikastaroan hartu zuen parte Etxeberriak, gonbidatu gisa, Denon artean prozesu parte-hartzaileari buruz hitz egiteko. Azpeitikoarekin batera, Oñatiko eta Malagako (Espainia) esperientziak ere azaldu zituzten ikastaroan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide