Luis Aizpuru 'Zabaleta'-ri agur beroa Urrestillan

Uztarria.eus 2012ko eka. 26a, 19:44

Luis Aizpuru Zabaleta autobus gidariak erretiroa hartu du. Besteak beste, dozenaka ume etxetik eskolara eta eskolatik etxera eraman ditu urtetan landetarrak, horietako asko urrestildarrak. Joan den ostiralean, ekainaren 22an, egin zuen ikasleekin azken joan-etorria. Eta egun berean, iluntzean, oraingo eta garai bateko bere umeen eta haien gurasoen omenaldia jaso zuen Zabaletak Urrestillan; Sinberguentzako zubian, bertsoak kantatu eta hainbat opari eman zizkioten, sanjoanak hastear zirela. Argazkian, lore-sorta eskuetan duela, autobusean bezero izan dituen ume, gazte eta gurasoekin agri da Zabaleta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide