Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
1978ra arte Poliziaren indarkeriaren biktima izan zirenek Jaurlaritzaren omenaldia jaso zuten atzo, asteazkena, Bilbon. \'Norengatik ez da ari kanpaia\' filma aurkeztu zuten bertan eta gauean EITBn eman zuten. Filmeak bederatzi biktimaren senideek emandako lekukotasunak jasotzen ditu. Tartean, Angel Otaegiren izebaren, Mercedes Otaegiren, eta Angelen lehengusu Mertxe Urtuzagaren testigantzak. (Mercedes Otaegiren eta Mertxe Urtuzagaren lekukotasunak ikusteko joan bideoaren 22:00 minutura).
\
\
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide