Amabirjinaren estatua apurtuta

Uztarria.eus 2012ko uztailaren 2a

Loiolako etorbidean Olazko bidegurutzearen ondoan dagoen amabirjinaren irudiak hainbat zati falta ditu (argazkian). Estatuari eskubiko besoaren zati bat, sudurra eta besoetako haurraren burua falta zaizkio, besteak beste. Udaltzaingoak ekainaren 22an jaso zuen abisua; pasieran zebilen herritar batek ohartarazi zituen udaltzainak, eta haiek irudiaren parean zeuden zatiak jaso zituzten. Kalteak ekainaren 21etik 22rako tartean eragindakoak direla uste dute, baina ez dakite txikizioak nork eragin zituen, lekukorik ez baita azaldu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide