Damason ere jai

Uztarria.eus 2012ko uztailaren 3a

Zapatuan, ekainak 30, Damaso Azkue auzoan festak izan dituzte. Jai giro bikaina izan zen bertan, eta hainbat ekimenez gozatu ahal izan zuten auzotarrek. Besteak beste, bizikleta proba, heldu eta gazteen lasterketak, poteoa, jolasak, afaria eta musika izan zituzten. Auzotarrek osatutako txaranga ere ibili zen giroa alaitzen. Argazkian, auzotarrek osatutako txarangako partaideak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide