Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri?'

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia

Euskal Sortzaileen I. Topaketaren barruan mahai inguru bat egin zuten atzo Azpeitian, Baigera I aretoan, 'Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetan ikusgarri?' gaiari buruz, Askarako taldeak antolatua. Irati Jimenez, Inguma Martinez eta Koldo Almandoz mintzatu ziren, Alberto Barandiaran moderatzaile zutela. Askarako taldea "kulturgintzaren gaineko hausnarketa gune bat" da, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren eskutik jaioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide