Igerilariek bukatu dute denboraldia

Uztarria.eus 2012ko uzt. 5a, 13:42

Joan den astean Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoenek denboraldi bukaerako ibilaldia egin zuten Landetako (Frantzia) Atlantic Parkera. Guztira, 45 igerilari joan ziren bertara, eta Izarraitzekoek adierazi dutenez, "nekatuta, baina gustura itzuli ziren". Bestalde, joan den zapatuan egin zuten denboraldi bukaerako bazkaria. 12 urtetik gorako igerilariek, berriz, zapatu honetan egingo dute denboraldi bukaerako afaria.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide