'Prezio zehatza' ekimenak badu irabazlea

Uztarria.eus 2012ko uzt. 9a, 13:11

Aurten ere, Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak Prezio zehatza lehiaketa jarri zuen abian. Elkartean dauden dendetan erosketak eginez gero, otarraren balio zehatza emateko aukera zuten bezeroek. Prezio zehatza 952,55 eurokoa zen, eta gehien hurbildu den bezeroa Ana Aizpuru izan da, otarra 952,25 eurotan baloratu baitzuen Gotain lurrin dendan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide